Igeldoko Komunitate Energetikoa

Energia berriztagarrien ekoizpena ardatz du IKEk
Bat egin herri-ekimen honekin

Nortzuk gara

Albisteak

IKE elkartearen zein sektore energetikoaren inguruko berriak jarrai ditzazkezu albiste atal honetan.

Albiste interesgarri bat baduzu, bidali gure korreora!

IKEKO BATZARRA EGIN DUGU!

Atzo, urriak 25a, IKEko Batzar Orokorra egin genuen gure lehen instalazioaren azken pausuak ematen jarraitzeko. Lehen eta behin, Nekane Urruzmendi, […]

URRIAREN 25EAN (OSTIRALA), ARRATSALDEKO 6,30ETAN, ITSAS AURREN, IKEKO BATZARRA EGINGO DUGU

Pasa den ekainean, IKEko azken batzarrak onartu zuen proiektua martxan jartzeko azken pausoak ematen hasi ginenean, Donostiako Udaleko Ingurumeneneko zuzendariak […]

IKE, TURBINER ENPRESA EUSKALDUNA GARATZEN ARI DEN “HAIZEOLA” AEROGENERADOREA EZAGUTZEN EGON DA.

Aste honetan, Hernaniko Enherkom komunitateko lagunekin, Hernaniko Udaleko teknikaria den Iñaki Zulaikarekin eta Goienerreko proiektu berrien taldeko Oier Etxeberriarekin Turbiner […]

DONOSTIAKO UDALAREN JARRERA: EGIN EZ ETA EGITEN UTZI ERE EZ!

Juantxo Marrero, Donostiako Udaleko Ingurumen zinegotziak, orain arte mantentzen egon den irizpidea aldatu eta urte guztian zehar esaten egon denaren […]

GFA-KO DIRULAGUNTZEN EBAZPENA ATERA DA ETA GURE ESPEKTATIBAK GAINDITU DITUGU!

Atzo, uztailak 24, argitaratu zituzten dirulaguntzetan IKEk bultzada nabarmena izan du. Bi programetan aurkeztu ginen: Energia komunitatea eratzeko eta kudeatzeko […]

EKIHERRI ERRENTERIAKO KOMUNITATEAK UDA HONETAN MONTATUKO DU BERE LEHEN INSTALAZIOA.

Ekiherri Errenteriako Energia Komunitatea prest dago uda honetan lehenengo instalazioa muntatzeko. https://herribizia.errenteria.eus/2024/07/05/ekiherrik-uda-honetan-muntatuko-du-lehenengo-instalazioa-egiluze-ikastetxearekin-lankidetzan/

DIMENER ENERGIA KOMUNITATEKO KIDE IZATEA ONARTU DU DIMAKO UDALAK

Dima izan da herriko Energia Berriztagarrien Komunitatean sartu den Euskal Herriko azken udala. https://begitu.eus/dima/1721660793837-dimener-energia-komunidadeko-kide-izatea-onartu-dau-dimako-udalak

GOIENERREN ZORTZI AHOLKU MERKATURATZAILEZ ALDATZEKO ESKAINTZEN AURREAN.

Azkenaldian energia merkaturatzaile handien aldetik telefonoz jasotzen ditugun eskaintzak direla eta, Goienerrek zortzi aholku eman ditu. Hemen duzue albistea: https://www.goiener.com/2024/07/8-aholku-merkaturatzailez-aldatzeko-eskaintzen-aurrean/

EUSKAL SEKTORE FOTOVOLTAIKOA BILDU DU EVEK INSTALAZIO BERRIEN TRAMITAZIOA BULTZATZEKO.

Instalazio berrietarako konexioa arinduko duten tramitazio-prozesu berrien inguruko bateratze-lana egiteko jardunaldi bat egin dute sektoreko 200 ordezkarik. Ea benetan lortzen […]

LEGAZPIKO UDALAK ERAIKIN PUBLIKOAK TEK LEGAZPIREN ESKURA JARRI DITU.

Legazpiko Udalak TEK Legazpiri udal-titulartasuneko jabari publikoko eraikinen estalkiak doan esleitzeko administrazio emakida onartu du. https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2024/07/03/c2404852.pdf  

Albiste atalera joEgin zaitez bazkide

Ekitaldiak

IKEk antolatutakoak edo Euskal Herrian energia berriztagarrien inguruan antolatutako ekitaldiak.

Hurrengo ekitaldiak

Ekitaldien atalera jo

Albisteak

IKE elkartearen zein sektore energetikoaren inguruko berriak jarrai ditzakezu albiste atal honetan.

Albiste atalera jo

Ekitaldiak

IKEren eskutik antolatutako ekitaldiak.

Hurrengo ekitaldiak

Ekitaldien atalera jo
Egin zaitez bazkide
IKEIgeldoko Komunitate Energetikoa

Nortzuk gara

Igeldoko Energia Komunitatea (IKE Koop. S.) energia berdea kontsumitzeko helburua duen irabazi asmorik gabeko kooperatiba da. Gure jarduera nagusia jatorri berriztagarriko energia ekoiztea da, gure bazkideek autokontsumitzeko. Egungo energia-eredua aldatzeko konpromisoa hartu dugu, pausoz pauso, Igeldon ere %100 eredu berriztagarria lortzeko.

Gure helburu nagusiak dira: energia-subiranotasunean sakontzea, trantsizio sozioekologikoa sustatzea, igeldotarren izaeran sustraitua dugun auzolanaren bidez kostuak murriztu eta faktura elektrikoan aurreztea, pobrezia energetikoan bizi diren gure bizilagunen inklusioa sustatzea eta herritar guztien gizarte kohesioa bultzatzea.

Herritarren kooperatibaren eta enpresa handien artean dagoen aldea, pertsona bakoitzak boto bat izateko printzipioa arautzen duen eredu kooperatiboan oinarritzen garela da, eta, ondorioz, kontsumitzen dugun energiaren kontrola gure esku izango dugu.

Kooperatibari buruzko info +
Egin zaitez bazkide

Bazkideak

Egin zaitez bazkide

IKE Koop. S.-ko bazkide izateko tramitea azkarra eta erraza da. Formulario hau bete eta kapital sozialari 100 €-ko hasierako ekarpena egin besterik ez da egin behar, kooperatibaren zerbitzuez baliatzeko eta energia-eredua eraldatzeko gizarte-mugimendu baten parte izateko.

Igeldoko herritarrez gain, une bakoitzean legez onartutako eremuan (gaur egun 2 km) gure instalazioen mugakide diren eremuetan bizi diren bizilagunek aukera izango dute IKEko bazkide izateko.

"*"-z markatutako eremuak derrigorrez bete beharreko eremuak dira

1
2
Sartu bazkide berriaren IFZ:*
Ez baduzu IFZrik, baina pasaportea duzu, bidali mezua ike@ike.eus helbidera bazkide berriaren datuekin (izen-abizenak, pasaportearen kopia, helbide elektronikoa, helbidea eta harremanetarako telefonoa) eta ordaintzeko IBAN zenbakia.

Euskal Herriko Energia Berriztagarrien Kooperatibak

IKE Koop. S. Europako energia-kooperatibetan oinarritu da 2024. urtean lanean hasteko. Eratze prozesu osoan Goiener kooperatibaren laguntza osoa izan dugu.

Urte hauetan, Euskal Herrian beste ekimen batzuk agertu dira, energia-eredua energia berriztagarrietara aldatzeko helburu berarekin: Ekiola, Edinor eta EBK kooperatibak.

EKIOLA proiektua lankidetza publiko-pribatuari esker eratu da, EEE Energiaren Euskal Erakundearen eta Corporación MONDRAGON taldearen parte den KREAN ingeniaritza sustatzailearen arteko lankidetzaren emaitza da. Ez da autokontsumoko proiektu bat eta azalera handiak behar ditu. Igeldo bezalako herri baterako ez dago pentsatuta.

EDINOR, PETRONOR enpresaren filiala da. Tokiko Energia Komunitate eredua sortu du eta Estatu espainolean zabalduta dago. Euskadin TEK (“Tokiko Energia Komunitatea”) izenpean eta Nafarroan eta Estatu espainiarrean CEL ( ” Comunidad Energética Local) izenpean. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Nafarroako Gobernuak eredu hau zabaltzen ari dira. Igeldon aukera hau aztertu genuen, baina atzera bota genuen, gure kooperatiba energia-enpresa handien babesatik aparte (PETRONOR kasu honetan) osatu nahi genuelako eta bazkideei, nahi zuten  komertzializadorarekin harremana mantentzeko askatasuna eman nahi genielako.

Igeldon, Euskal Herri osoan Goiener Kooperatiba zabaltzen laguntzen ari den  Energia Berriztagarrien Komunitateen (EBK) kooperatiben eredua aukeratu genuen, antolakuntza-eredu horren bidez, gure kooperatiban energia-trantsizioan modu aktiboan eta autonomoan parte har dezakegulako: energia sortuz, partekatuz, edo energia kudeatzeko eta aurrezteko mekanismoak ezarriz. Irabazi asmorik gabeko kooperatiba izanik, bazkideek egindako jardueren mozkinak kooperatibara itzultzen dira berriro. Horrela, bazkideok  erabakitzen dugu, batzarrean bakoitzak gure botoarekin, etekin horiek nola eta zertan erabili, ez enpresa energetiko handi batek.

Iparraldeko herrietan komunitate energetikoak sortzea zailago denez, energia berriztagarriak I- ENERren bidez zabaltzen ari dira. I-ENER, energia berriztagarriak garatuz, Euskal Herrian energiaren berreskuratze herritarra bilatzen duen sozietate bat da.

Mapa honetan, eredu bat edo bestea aukeratu duten Hegoaldeko 140 komunitate energetiko eta Iparraldean I-ENERren bidez sustatutako herrietako proiektuak aurkituko dituzue.

Elkartearen ibilbidea

Hurrengo gertaerek laburbiltzen dute elkartearen ibilbidea.
2023
1. urratsa

Igeldoko EHBILDUk Orexako esperientzia ezagutzeko hitzaldi bat antolatu zuen

2. urratsa

Igeldon ere horrelako proiektua bideratzeko asmoz, herritar batzuk talde sustatzailea osatu zuten.

3. urratsa

Energia Berriztagarrien Komunitatearen sorrera prozesuan, Donostiako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuko arduradunekin harremanetan jarri ginen.

4. urratsa

Talde sustatzaileak informazioa jaso eta, Goienerren laguntzarekin, herritarrei proiektuan parte hartzeko gonbita luzatu zien, batzar informatiboetan 25 pertsona inguru bilduz.

5. urratsa

Azaroan zehar bazkide berriak lortzeko kanpaina egin eta abenduaren 1ean kooperatiba eratzeko bilkura egin genuen.

2024
6. urratsa

Calonge sagardotegia, Txapela taberna, IKO, Tximistarri Pentsioa, Leku-Eder hotela eta Martinmuno Sl enpresek, Herri Kontseilua eta Din-Din Elkarteek eta herriko 68 pertsona fisikoek osatu dugu ofizialki IKE Koop. S., hau da, 76 bazkideekin hasi dugu gure ibilbidea.

7. urratsa

IKEren lehen proiektu fotovoltaikoa prestatu dugu. Kooperatibako 65 bazkidek hartuko dute parte.

8. urratsa

Instalatzailea aukeratzeko batzarra. Goiener aukeratu dugu eta beraz, bera izango da gure lehen instalazio fotovoltaikoa instalatuko duen enpresa.