Pasa den larunbatean, Udalen eta energia komunitateen arteko elkarlana nola izan beharko lukeen inguruko gogoeta egiteko energia jardunaldi bat antolatu zuen IKEk Igeldon. Gonbidatu genituen bost herrietako esperientziak ezagutu eta bakoitzaren indarguneak eta ahuleziak entzun ondoren denen artean gogoeta egitea zen helburua, eta herri ezberdinetatik bertaratu ginen 50 pertsonentzat oso aberasgarria izan zen.

Gonbidatutako herriak Lasarte-Oria, Leitza, Orexa, Otxandio eta Usurbil izan ziren, eta hauekin batera, Igeldoko, Donostiako, Zeraingo, Tolosako, Zestoako, Azpeitiko, Oiartzungo, Altzoko, Hernaniko, eta Getariako lagunak elkartu ginen.
Herrietako esperientziak azaltzeaz gain, Udalbiltzako lehendakari eta Getariako alkate den Haritz Alberdik Udalbiltza osatzen ari den bigarren mailako kooperatibari buruzko informazioa eman zigun.
Jardunaldiaren irekiera ekitaldia, Eneko Dorronsoro, Igeldoko TETko batzordeko kidearen eta Nekane Urruzmendi, IKEko lehendakariaren eskutik egin zen. GFAko Jasangarritasun Departamenduko foru diputatu den José Ignacio Asensio ere etortzekoa zen, baina azken mementuan ezin izan zuen etorri.

Ez da erraza lau orduko jardunaldia esaldi gutxitan laburtzea, baina hemen dituzue bertan botatako ideia batzuk:
LASARTE-ORIA
Patxi Vaquerizo, Lasarte-Oriako TEKeko lehendakaria.
Lasarte-Oriako TEK-a Udalak sustatutako proiektua izan zen eta gaur egun sei instalazio dituzte martxan, denera ia 500 kwp instalatuta dituztelarik. TEk-a hiru partaideen artean kudeatzen da: Udala, Herritarren Elkartea eta Edinor enpresa. Patxik adierazi zigun moduan, Udalak hasierako kudeaketa guztia egin zuen eta teilatu publikoen zesioa dohain ematen dio TEK-ari. Bestalde, alkatea ere dago elkartearen zuzendaritzan eta elkarlana estua da, nahiz eta herritarrek oso parte hartze txikia duten, Edinor enpresak kudeatzen duelako ia dena: bazkideen kudeaketa, altak eta bajak, kudeaketa ekonomikoa, ordainketak, aholkularitza eta konpainia energetikoen eskaintzak, bazkide berrien erakartze-kanpainak, kezken eta zalantzen kudeaketa eta aplikazioaren hobekuntza. Herritarren elkarteak proposamenak egin, Edinor enpresari jarraipena egin eta bazkideekin egin beharreko batzarrak antolatzeko ardura du.
Patxi gustura agertu zen egindako bideaz, baina garbi utzi zuen Edinorrekiko erlazioa ez dela erraza, “oso urruti geratzen direlako” eta bazkideen parte hartzea ia ez dela existitzen.
LEITZA
Itziar Martinez, Leitze EKBko lehendakaria eta Xabier Gartzia Leitzako Udaleko zinegotzia.
Leitzako proiektoak Udalak 2016ean egindako auditoria energetikoan omen dauka hasiera. Jasotako datuak aztertzean, konturatu omen ziren Leitzan subirautza energetikoa lortzea posible zela eta Mikel Zabaleta aurreko alkatearen bultzadari egotzi zioten hurrengo urteetan kontsumoak murrizteko, efizientzia lortzeko eta herriko EKB martxan jartzeko ahalegina.
Leitzeko EBK eta Udalaren arteko elkarlana definitzean, bai Xabier Gartziak eta bai Itziar Martinezek, honakoa transmititu ziguten:

Gurutze Etzezabal, Orexako Udaleko alkatea eta Eneko Maioz, Orexa EKBko lehendakaria.
Orexako Udalak sustatutako proiektua ez da energia-proiektu bat soilik, baizik eta herri proiektu bat, non, herriko energia burujabetzaz gain, herriko familia zaurgarrienei eta Ostatua eta Oihan txiki kooperatibei lehentasuna emanez, herritarren babesa, herriko sustapen ekonomikoa eta herri eredugarria izatearen helburuak agertzen diren. Beraz, Udala eta EBKaren arteko marra non dagoen askotan oso zaila omen da jakiten, Orexako herria delako EBK.
Hau dela eta, sei fase ezberdinetan martxan jarri dituzten hamaika instalazioak finantziatzeko, herritarrek ez omen dute ezta xentimo bat jarri, Udalaren eta dirulaguntzen bidez finantziatu dituztelako. Hori bai, herritarrek bi baldintza omen dituzte: komunitate energetikoko kideak izatea eta beren teilatuetan plakak jartzeko baimena ematea.
Beraz, Udala guztiz integratuta dago komunitate energetikoan eta urteko hitzarmenak sinatzen omen dituzte, komunitatearen proiektuen bideragarritasun
finantzarioa bermatzeko. Elkarlan horri esker, herriko biztanleko 6,2 panel fotovoltaiko daude!
OTXANDIO
Santi Uribe, Otxandioko Oreka EBKko kidea.
Egoitz Garmendia alkateak azken unean etortzeko arazoa izan zuenez, Santik adierazi zizkigun herrian emandako pausoak. Lehenik eta behin, proiektua orain dela urte batzuk udaletik sustatutakoa zela aipatu zigun, nahiz eta oraindik lehen instalazioa martxan jarri gabe duten: Otxandiokoa patxadaz sortutako proiektua omen da. Bere esanetan, ezinezkoa omen da udala eta komunitate
energetikoaren artean modu bereizian lan egitea. Udalak, Oreka EBK ekonomikoki laguntzetik aparte, Santiren esanetan garrantzitsuagoa den gauza bat egin izan du hasieratik, EBKn duen bere parte hartzearekin konfiantza eman izan die bai herritarrei eta bai komunitateak
dirulaguntzak eta maileguak eskatzen dizkien erakundeei.
USURBIL

Ainhoa Arrozpide, Usurbilgo Udaleko zinegotzia eta Alazne Arruti, Sortalde EBKko kidea.
Usurbilgo Udalak herriko EBK sustatzen laguntzeko erabakia hartu zuen. Ordurako energiaren eta efizientziaren alorrean, etxeko lanak egiten hasia zen, baina Usurbilen ere, inguruko zenbait herritan bezalaxe, herritarren parte hartzea sustatuz transtizio ekosozialari ekarpenak egingo zizkion eragile berri baten sorrera interesgarria zela uste zuten. Eraketa prozesu hau sustatzearekin batera, Trantsizioa Ekosozialaren Misioa zehazteko prozesuari ekin zion, eta behin Sortalde EBK sortu zenean, Udalak bere kasa, erronka guzti horri erantzun ezin ziola jakinik, herriko beste eragile eta herritarrekin batera, bide-orri bat marrazteari ekin zitzaion. Bidean baina, Sortalde bere lehen proiektua lantzen ari zenean, udalak ere bere etxekolanak gauzatu behar zituela argudiatuta, beste teilatu batzuk bilatzea eskatu zitzaion Sortalderi. Baina azkenean, industrialde batean jorratutako alternatiba publiko-pribatuaren aukera aztertzeko baliabideak eskaini zituen udalak. Saiakerak kale egin ondoren, Zubietako frontoian sortu zen beste alternatiba bat. Baina kasu honetan, Donostiako Udalaren erabakiarengatik bertan behera geratzean, Sortalderi aurrera egiten laguntzeko asmoz, Usurbilgo Udal eraikin bateko teilatuaren lagapenari esker gauzatu dute lehen instalazioa. Bai EBKko arduradunarentzat eta bai Udaleko zinegotziarentzat, Udalaren eta energia komunitatearen arteko kogobern
UDALBILTZAREN EHNERGIA PROIEKTUA

Haritz Alberdi, Udalbiltzako lehendakaria eta Getariako Udaleko alkatea.
Haritzek, Udalbiltza lantzen ari den bigarren mailako energia komunitatearen berri eman zigun eta esaldi borobil honekin laburtuko dugu bere aurkezpena: “Energia herritarren esku egon behar da, eta horretarako funtsezkoa da komunitate
energetikoei aholkularitza eta babes instituzionala ematea, udalekin batera aurrera
egin behar baitute. Udalbiltzak, bigarren mailako energia komunitatearen bidez, aholkularitza eta babes instituzional hori eman nahiko lieke Euskal Herriko energia komunitate guztiei ”.