GURE LEHEN PROIEKTU FOTOVOLTAIKOA BUKATU DUGU!

Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako azken epea baino hiru egun lehenago lortu dugu gure lehen proiektu fotovoltaikoaren lau instalazioak burutzea. Kostata, asko kostata, baina lortu dugu! Mila esker Aristondo Nekazal Turismoari, IKO kooperatibari eta Lauspeltz eta Kamio etxeko jabeei beraien teilatuak kooperatibaren esku uzteagatik eta nola ez, era batera edo bestera bide luze honetan esku bat bota diguzuen guztioi, bereziki Goienerreko Alazne Arrutiri, GFAko Garbiñe Olabarriari eta Donostiako Udaleko Yon Goikori, Juankar Izagirreri eta Irune Larreari. Mila esker!

Orain ea zer moduz portatzen zaigun IBERDROLA lau instalazioak martxan jartzeko!

  
       ARISTONDO                                    LAUSPELTZ                                                    IKO

                                                      KAMIO