Pasa den ekainean, IKEko azken batzarrak onartu zuen proiektua martxan jartzeko azken pausoak ematen hasi ginenean, Donostiako Udaleko Ingurumeneneko zuzendariak denbora luzez esandakoak jan eta zinegotzi izendatzean “iritziz aldatu ondoren”, azken momentuan eraikin publikoko teilatuen zesioa bertan behera utziz, gure lehen egitasmoa bideratzeko egoera zailean jarri gintuen.
Baina, zorionez, Kontseilutik bazkideei egindako eskaerak erantzuna izan zuen eta batzuk prest agertu ziren beraien etxeko teilatuak kooperatibaren esku uzteko: Juan Burguete, Javi Zozaya, Lourdes Etxabe, Joseba Lizarralde, Urruzmenditarrak, Jose Inazio Galparsoro, Eneko Dorronsoro, Koldo Lizarralde eta IKO. Mila esker denei!
Azkenean, Goienerrek aurreikusi du IKEko lehen proiektuko instalazioak IKOn, Jose Inazio Galparsororen etxean, Aristondo nekazalturismoan eta Urruzmenditarren etxean jartzea aurreikusi du, eta era honetan, hasieran egindako proiektuaren antzeko potentzia lortzeko aukera izango dugu.
Eta orain zer?
Gogoratuko duzuen bezala, Diputazioak 75.000 euroko dirulaguntza onartu zigun, baina dirulaguntza hori jaso ahal izateko, instalazioaren faktura ordainduta izan behar dugu, nahiz eta instalazioa egin gabe egon. Beraz orain egin beharko duzuen ekarpena BEZ barne izango da eta dirulaguntza kobratzean, bazkide bakoitzari bere portzentajea bueltatuko zaio aurrerago Ogasunak bueltatuko digun BEZarekin egingo den moduan.
Urriaren 25ean, ostirala, arratsaldeko 6,30etan, Itsas Aurren egingo dugun batzarrean argibide guztiak emango ditugu, baina ordurako bazkide guztiek dagokizuen ekarpenak egin beharko dituzue RURAL KUTXAko kontu korrontean dirua sartuz. Deialdi honetan bakoitzak zer ingresatu behar duzuen argitzea zen gure asmoa, baina astelehenera arte aurrekontu definitiboa edukiko ez dugunez, asteartean edo asteazkenean jakinaraziko dizuegu bakoitzak zenbat diru sartu behar duzuen eta dirua sartzeko kontu korrontearen zenbakia.
Beraz, datorren ostiralean izango dugun batzar garrantzitsua baino lehen diru ekarpen guztiak eginak izan beharko ditugu!!!
Eskerrik asko eta laster arte.
URRIAREN 25EAN (OSTIRALA), ARRATSALDEKO 6,30ETAN, ITSAS AURREN, IKEKO BATZARRA EGINGO DUGU
2024-10-19
Elkartea