IKEKO BATZARRA EGIN DUGU!

Atzo, urriak 25a, IKEko Batzar Orokorra egin genuen gure lehen instalazioaren azken pausuak ematen jarraitzeko.

Lehen eta behin, Nekane Urruzmendi, IKEko lehendakariak, Kontseilukoen izenean barkazioa eskatu zien bazkideei instalazioaren aportazioa egiteko oso egun gutxi eman diegulako. Garbi adierazi zuen arrazoia: Donostiako Udalaren ezezko ofiziala jaso ondoren, teilatu pribatuak aukeratu, proiektu berria egin, Iberdrolaren oniritzia jaso arte pazientziaz itxoin, aurrekontu berriak prestatu eta, aurrekontu berrien araberako bazkide bakoitzaren partaidetza eta diru ekarpena zehaztu behar izan dugu korrika eta presaka urriaren bukaera baino lehen Goienerri ordaindu eta GFAn aurkeztu beharra dugulako.

Honez gain, publikoki eskerrak eman genizkien etxeko teilatuak Kooperatibaren esku utzitako guztiei eta bereziki proiektua bideratzeko aukeratu ditugun lauei: Urruzmenditarrei, IKOri, Jose Inazio eta Anari eta Aristondo Nekazalturismoko Lizarraldetarrei. Mila esker denei!

Segidan, instalatuko dugun potentziari buruz hitz egin genuen eta potentzia hori bazkideen artean nola banatuko dugun zehaztu ondoren, bazkideei proposamenean jasotako potentzia jeisteko edota igotzeko eskaera egiteko aukera eman zitzaien.

Diru kontuak ere argitu genituen:
– Egun hauetan kooperatibari egin behar diogun ekarpena BEZ barne izango dela instalazioaren faktura ordaindu ahal izateko.
– GFAko ditulaguntza eta BEZa Ogasunetik jasotzean, bazkide guztiei portzentualki banatuko diegula.
– Eta BEZik gabe ordaindutako dirua errenta aitorpenean kenkari moduan sartzeko aukera izango dugula.

Honen ostean, etxeetako jabeekin egin beharreko hitzarmenen inguruan hitz egin genuen. Printzipioz, instalazio bakoitzaren ekoizpenaren %5a eskainiko geniela aipatu genuen, baina beraien errealitatetik abiatuta, bakoitzarentzat aukera onena adosteko asmoa dugula aipatu genien.

Bazkideen galdera eta zalantza batzuk erantzun eta argitu ostean, batzarra bukatutzat eman genuen hurrengo egunetan bakoitzak egin beharreko diru ekarpena egiteko konpromezuarekin.