IKE, TURBINER ENPRESA EUSKALDUNA GARATZEN ARI DEN “HAIZEOLA” AEROGENERADOREA EZAGUTZEN EGON DA.

Aste honetan, Hernaniko Enherkom komunitateko lagunekin, Hernaniko Udaleko teknikaria den Iñaki Zulaikarekin eta Goienerreko proiektu berrien taldeko Oier Etxeberriarekin Turbiner enpresara hurbildu gara, bertan garatzen ari diren ”Haizeola” aerogeneradorearen garapena nola doan ikustera.

Orain arte tailerrean egindako probak ondo joan badira ere, etorkizun laburrean proiektua zehazten jarraitu beharko dute, oraindik hutsune nabarmenak dituelako eta segidan egoera errealean frogatu. Froga errealak egiteko Igeldo aukeratu dutenez ea alternatiba sendo bat izan daiteken edo ez ikusten joateko aukera izango dugu, mini-eolikak oraingoz arazo asko ematen dituelako.