EROSOTASUNIK GALDU GABE ENERGIA ETA DIRUA AURREZTEKO SAIO PRAKTIKOA.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoaren bidez, Igeldoko Udalarekin eta IKE komunitate energetikoarekin elkarlanean, ENERGIA ARGITU programaren baitan, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko tailerra antolatu dute, abenduaren 17an, 18:30etan, Itxas Aurre kultur etxean.

Denok erabiltzen dugu energia (argiterian, berokuntzan, sukaldean…) gure egunerokotasunean, horregatik da guztiontzako interesgarria saio hau. Norberak bere etxean ezarri ditzakeen eraginkortasun neurrietarako beharrezko materialak erakutsiko dira eta energia aurrezteko balio duten ohitura aldaketak zein diren azalduko da. Parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida” banatuko zaie. Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, abenduaren 15a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: energiabulegoa@gipuzkoa.eus

  • Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-303 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-17:00)

  • Informazio osagarria: www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/energia/energia-argitu

Energia Argitu da OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoko Bulegoak bultzatzen duen jardueretako bat. Bulego hori Europar Batasuneko Next Generation EB funtsek finantzatzen dute, eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatzen ditu, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana betez.

Energia Argitu programaren helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da.