Donostiako Udaleko idazkariak eta Ondare Saileko zuzendariak Igeldoko teilatu publikoen zesioa IKEri egitearen alde agertu ondoren, Juantxo Marrero, Marisol Garmendiaren ordez PSEk izendatu duen zinegotzi berriak, azken urtebetean Ingurumen zuzendaria zen bitartean esandakoa jan eta “iritziz aldatu” ostean, komunitate energetikoei ez omen digu inongo teilatuko zesiorik onartuko! Ondorioz, orain arte egindako proiektua zaborrera bota eta teilatu pribatuen bila hasi beharko dugu proiektu berria osatzeko!