Datuak biltzeko dokumenturako legezko oharra (bazkideei alta emateko formularioa)

Datu Pertsonalak Babesteko araudiaren arabera, honen bidez baimena ematen duzu emandako datu pertsonalak IKE KOOP. Saren erantzunkizunpean tratatzeko, IFK: F70709795 eta helbidea: Itsas Aurre Kultur Etxea, Igeldoko plaza 1 (Igeldo), 20008 Donostia, Gipuzkoa.

Tratamendu honen helburua bazkideen datuak kudeatzea da, bazkideen eta harremanetarako pertsonen datuak barne. Datu horiek ez zaizkie hirugarren pertsonei adieraziko, legezko betebeharretan izan ezik, eta bazkide izaerari eta erator daitezkeen erantzukizunei eusten zaien bitartean gordeko dira.

Nolanahi ere, emandako baimena ezeztatu ahal izango duzu, eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, bai eta datuen eramangarritasunerako eskubidea ere. Eskaera horiek Itsas Aurre Kultur Etxean egin beharko dira Igeldoko plaza 1, 20008 Donostia (Gipuzkoa) helbidean, edo, bestela, mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: ike@ike.eus.

Era berean, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, edo harremanetan jarri datuak babesteko gure ordezkariarekin xxx@xxxx helbidean (adierazi dagokion posta elektronikoa).